Logroñoko Concordia Coral eta Iraurgi abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar parrokian

Andoni Elduaien 2023ko eka. 2a, 08:26
Iraurgi abesbatzak parrokian iaz eskaini zuen kontzertu bateko irudia. (Andoni Elduaien)

20:00etan hasiko da saioa, eta herritarrek doan jarraitu ahal izango dituzte bi taldeen emanaldiak. Iraurgi abesbatzako kideak iaz izan ziren Logroñon, eta orain hango abesbatzak parte hartuko du Azkoitiko kontzertuan.

Bihar, ostirala, Logroñoko Concordia Coral eta Azkoitiko Iraurgi abesbatzek kontzertua eskainiko dute Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 20:00etan hasiko da saioa, eta herritarrek doan jarraitu ahal izango dituzte bi taldeen emanaldiak.

Iazko azaroan joan ziren Iraurgi abesbatzako kideak Logroñora (Espainia). Hain justu, bidaiak elkar-trukatu dituzte bi abesbatzek. Azkoitiarrak Logroñon izan ziren moduan, larunbatean errioxarrak izango dira Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide