Migrazio prozesuez hitz egin du Elkargunean Xabier Aierdi soziologoak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 1a, 09:01
Atzoko hitzaldiko irudietako bat. (L. Alberdi)

Herritar ugari elkartu zen Elkargunean Xabier Aierdi soziologoaren hitzaldia jarraitzeko. Lehengo eta oraingo migrazio prozesuez aritu zen zeberioztarra, eta etorkizunera begirako zenbat xehetasun ere azaldu zituen.

Atzo, asteazkena, Xabier Aierdi Begirune fundazioko soziologoak hitzaldia eskaini zuen Elkarguneko Oteiza aretoan. Migrazio prozesuak: zurrumurruak, pertzepzioak eta jarrerak izenburupean aritu zen zeberioztarra, eta herritar ugari elkartu zen adituaren esanak entzutera.

Besteak beste, egungo migrazio prozesuak nondik eta nora doazen erakutsi zuen Aierdik Elkargunean. Orain arteko migrazio prozesua zer izan den eta datozen urteetakoa nolakoa izango den azaldu zuen. Migrazio prozesuak asko haziko direla nabarmendu zuen hark atzoko saioan, eta horrek "migrazioari buruzko iritzi errealista bat" edukitzea eskatuko duela adierazi zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide