2023ko ekaineko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Taghia Eguzkiz Blai

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 31a, 12:00

Maxixatzen datozen egunetan hasiko da ekaineko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean, Iñaki Arakistainek eta Aitzol Ibarzabalek martxan jarritako Taghia Eguzkiz Blai egitasmoaren inguruko erreportajea egin du Maxixatzenek. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Iñaki Arakistain (Azkoitia, 1984) eta Aitzol Ibarzabal (Azpeitia, 1992) alpinistak eta eskalatzaileak dira, eta bi lagunek proiektu bat dute abian Taghian (Maroko). Taghia Eguzkiz Blai egitasmoaren sustatzaileak dira, eta beste hainbat lagunekin batera, Atlas Garaian dagoen herrixka horri lagundu ahal izateko proiektua gauzatu nahi dute lehenbailehen. Hain justu, Taghiako herritarrek beren etxeetan ura eskuragarri izan dezaten nahi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide