Ostiral goizean itxi egingo dute Aizkibel kalea ibilgailuentzat

Ane Olaizola 2023ko mai. 31a, 10:46
Aizkibel kaleko igogailua. (Azkoitiko Udala)

Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren ondoan pasabidea muntatuko dute ostiral goizean, eta "ezinbestekoa" izango da errepidea moztea Zuazola eta Aizkibel arteko bidegurutzean. 09:15etik aurrera, ibilgailuek ezin izango dute auzora sartu eta handik irten.

Floreagako irisgarritasuna hobetzeko asmoz Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren lanen eraginez, ostiral goizean itxi egingo dute kale hori ibilgailuentzat. Udalak jakinarazi du igogailuarekin batera jarriko dituzten pasabideak muntatuko dituztela egun horretan, eta horretarako "ezinbestekoa" izango dela bidea ixtea.

09:15ean itxiko dute errepidea Zuazola eta Aizkibel arteko bidegurutzean, eskoletako sarrera ordutegiekin kointzidi ez dezan, eta "ahal den heinean" eragozpenak murriztu daitezen. Hiru ordu inguru iraungo du mozketak. Bitarte horretan, Floreaga auzora sartu eta handik irten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide