Giro onean egin dute ibilaldia Talaia Bidera

Andoni Elduaien 2023ko mai. 31a, 08:37

21 kilometro osatu zituzten parte hartzaileek, 800 metroko desnibel positiboa eginez. Eguraldi ederra lagun, giro onean osatu zuten ibilbidea irteeran parte hartu zuten herritarrek. Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta egin zuten irteera hara.

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, mendi irteera egin zuten joan den larunbatean, hilak 27, Talaia Bidera. Eguraldi ederra lagun, adin desberdinetako 28 lagunek parte hartu zuten irteeran. Ibilbidea Hondarribian hasi zuten eta Pasai-Donibanen amaitu. Guztira, 21 kilometro osatu zituzten, 800 metroko desnibel positiboa eginez.

(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide