'La sirenita' filma emango dute asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola 2023ko mai. 31a, 09:00

Hiru egunez ikusi ahal izango da Disney etxeak ekoitzitako filma: larunbatean, igandean eta astelehenean.

Asteburuan Disney etxeak ekoitzitako La sirenita filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. Larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute filma, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan ikusi ahal izango da.

Hurrengo asteburuan amaituko du Baztartxok aurtengo zine sasoia, Como dios manda filmaren emanaldiarekin. Hilaren 11n eta 12an eskainiko dute filma hori. Horrez gain, Moonage daydream filmaren zineforuma ere izango da hurrengo egunean, ekainaren 13an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide