Eliseo Zelaietako Orkestraren Kursaaleko kontzertura autobusez joateko izen-emate epeak zabalik jarraitzen du

Andoni Elduaien 2023ko mai. 30a, 09:01
Eliseo Zelaietako Orkestra. (TUlankide)

Kontzerturako sarrera erosten dutenek autobuseko tokia erreserbatu beharko dute udaleko Kultura Sailaren 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita. Kontzertua ostegunean izango da, 19:30ean, Kursaal jauregian.

Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszenak eta Gipuzkoako udalerriek autobus zerbitzua jarriko dute ostegunean Donostiako Kursaal jauregian izango den Eliseo Zelaietako Orkestraren kontzertura joateko. Kontzertua 19:30ean hasiko da han, Philippe Herreweghen zuzendaritzapean.

Frantziako orkestraren eta zuzendari belgikarraren arteko azken hiru hamarkadotako elkarlana emankorra da, arrakastaz eta nazioarteko sariz jositakoa. Errepertorio klasikoko bi obra gailen aurkeztuko dituzte: Mozarten azken sinfonia, eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren hasieratzat jotzen dena.

Autobuserako izen-ematea

Ostegunean, 18:00etan aterako da autobusa Azkoititik, Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik. Izena emateko ondorengo urratsak jarraitu beharko dira. Batetik, Kursaal Elkarguneko Kursaalaren webgunearen bidez kontzerturako sarrera erosi behar da. Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, autobuseko tokia erreserbatu beharko dute udaleko Kultura Sailaren 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita.

Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertu egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egingo dute ordainketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide