Azkoitiko Udalak elkarretaratze isila deitu du biharko Gasteizko hilketa matxista gaitzesteko

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 29a, 11:41

Azkoitiko Udalak 12:00etan egingo du elkarretaratzea plazan. Bost minutuko isilunea egingo dute Gasteizen izandako hilketa salatzeko. Azkoitiko Udalak biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazi die.

Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Udalak biharko. Erakundeak jakinarazi duenez, 12:00etan egingo dute kontzentrazio isila, herriko plazan. Era berean, udalak biktimaren familiari eta hurbilekoei bere elkartasuna helarazten die.

Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide