Udal eta foru hauteskundeak 2023

Ana Azkoitia: "Elkarrizketaren eta akordioaren agintaldia izango da"

Andoni Elduaien - Urtzi Oteiza - Ane Olaizola 2023ko mai. 29a, 00:15

EAJ nagusitu da hauteskundeetan Azkoitian, eta bigarren indarra izan da EH Bildu. Dena den, zinegotzi bana galdu dute biek ala biek, eta Azkoitia Bai hautetsi bakarra edukitzetik hiru izatera igaroko da. Aurreneko balorazioak egin dituzte hiru zerrendaburuek.

EAJ irabazi ditu udal hauteskundeak Azkoitian, eta bigarren indarra da EH Bildu. Dena den, batak zein besteak behera egin dute botoetan, eta horrek baldintza dezake dat0rren agintaldia, zinegotzi bana galdu baitute. Kontrara, Azkoitia Bai-Elkarrekinek igoera handia izan du, eta zinegotzi bakarra izatetik hiru izatera pasatuko da datorren agintaldian. Emaitzak jakin berritan, lehen balorazioak egin dituzte EAJko, EH Bilduko eta Azkoitia Baiko zerrendaburuek.

EH Bilduk lortu dituen sei ordezkariak, Bilgunean. (EH Bildu)

Azkoitia Bai-Elkarrekineko ordezkariak emaitza ospatzen. (Andoni Elduaien)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide