Ikasturtean zehar ondutako antzezlanak, oholtzara

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 27a, 16:31

Antzerki Topaketak egin ditu Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak gaur goizean Baztartxon. 40 aktore gazte igo dira oholtzara, eta bertan eskaini dituzte ikasturtean zehar ondutako sei antzezlanak. Jende ugari bertaratu da ikuskizunez gozatzera. 

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako antzerki eskolako ikasleek Antzerki Topaketak egin dituzte gaur goizean Baztartxo antzokian. Bertan, ikasturtean zehar sortu dituzten obrak taularatu dituzte, eta herritar ugari elkartu da Baztartxon antzerkiak ikusteko. Hogeita hamar urte bete dituzte aurten Azkoitiko Antzerki Topaketek, eta azken urteetan, hango Bigoterik Gabea antzerki taldeak zuzentzen ditu Xabier Munibe ikastolako antzerki eskolak.

11:00etan hasi dira emanaldiekin, eta 12:30ak pasatxoan amaitu da ikuskizuna. Guztira, sei antzerki eskaini dituzte: Batasunaren boterea, Ametsez suziria, Bion arteko partida, Etorkizun zun zun, Gora ezkonberriak eta Ekainak 24. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide