Ekainaren 3ra atzeratu dute Euskal Herriko Sokatira Txapelketako Azkoitiko jardunaldia

Julene Frantzesena 2023ko mai. 27a, 13:06
Azkoitian egindako tiraldi bateko irudia.

Gaur hasiko da lur gaineko txapelketa, Mutrikun. Datorren zapatuan izango da Azkoitiko jardunaldia, 18:00etan, Trenbidearen Zumardiako belardian.

Lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketako lehen jardunaldia Azkoitian egin behar zuten hasiera batean gaur, baina azkenean, Mutrikun gauzatuko dute. Gaurko hitzordua bertan behera gelditu bada ere, datorren zapatuan, ekainaren 3an, egingo dute jardunaldia Azkoitian. 18:00etan hasita egingo dute saioa, Trenbidearen Zumardiako belardian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide