Ugarte kalean sareta jarri du Eguzkik

Julene Frantzesena 2023ko mai. 27a, 08:49
Eguzkiko kideak Ugarte kalean sareta jartzen. (Eguzki)

Herriko hainbat lekutako ibai ertzeko barandaren azpian sareta jartzen hasi da Eguzki talde ekologista. Egunotan Ugarte kalean aritu dira lanean taldeko kideak; 129 metro sareta jarri ditu Eguzkik han.

Duela egun batzuk iragarri moduan, herriko hainbat lekutako ibai ertzeko barandaren azpian sareta jartzen hasi da Eguzki talde ekologistak. Zehazki, Altzibar auzoan nahiz Bizkargi, Ugarte eta Juin kaleetan jarriko du sareta, zaborra Urola ibaira erortzea saihesteko. Egunotan Ugarte kalean aritu dira lanean taldeko kideak; 129 metro sareta jarri ditu Eguzkik han. Datozen hilabeteetan gainerako eremuetan lan hori egiten jarraituko dutela adierazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide