Ur hornidura eta saneamendu sareak berritzen ari dira Aizkibel kalean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 26a, 13:50
Aizkibel kalean ari dira lanean. (Azkoitiko Udala)

Hoditeria berritzeaz gain, euri urak eta ur fekalak bereiztea ahalbidetuko duen sarea jartzen ari dira. Horrez gain, argiteriaren kanalizazioan hobekuntzak egin eta kaleko 15 eta 23 zenbakien arteko espaloia berrituko dute.

Aizkibel kaleko ur hornidura eta saneamendu sareak berritzen ari da Gipuzkoako Urak, ur azpiegituren hobekuntza bermatzeko Azkoitiko Udalarekin duen akordioa tarteko. Hoditeria berritzeaz gain, euri urak eta ur fekalak bereiztea ahalbidetuko duen sarea jartzen ari dira.

Ur hornidurarentzat 172 metroko luzera duen burdinurtu modularrez eginiko hoditeria jarriko dute, eta 185 metroko hoditeria, berriz, saneamendurako. Argiteriaren kanalizazioetan ere hobekuntzak egingo dituzte, gainera. Horrez gain, Aizkibel kaleko 15 eta 23 zenbakien arteko espaloia ere berrituko dute. Lanek 300.823,85 euroko aurrekontua dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide