Udal eta foru hauteskundeak 2023

Gune aldaketak EAJren eta EH Bilduren kanpainako ekitaldietan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 25a, 18:49

Euria tarteko, arratsaldeko ekitaldiak gunez aldatu dituzte alderdi jeltzaleak eta koalizio subiranistak. 19:00etan hasiko dituzte kanpainako ekitaldiak.

Gaur, osteguna, Azkoitiko EAJk eta EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusiak egingo dituzte kalean. Alderdi jeltzaleak Balda plazan egin behar zuen ekitaldia, eta koalizio subiranistak herriko plaza nagusian, biak 19:00etan.

Euria dela eta, EAJk Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo du ekitaldia, eta EH Bilduk, plazako arkupetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide