Udal eta foru hauteskundeak 2023

Ana Azkoitia: "Gogoz eta ilusioz nago alkate izateko"

Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 17:47
Ana Azkoitia EAJren alkategaia. (Andoni Elduaien)

EAJren alkategaiak Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 37, guztira. Horrenbestez, hedabide honek egindako proposamenari baiezkoa eman dioten lau alkategaiek erantzun dituzte herritarrek egindako galderak.

Ana Azkoitia EAJren alkategaia Maxixatzenen egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Azkoitiak; guztira, 37 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Horrenbestez, hedabide honek egindako proposamenari baizkoa eman dioten lau alkategaiek erantzun dituzte herritarrek egindako galderak. Astelehenean hasi ziren herriko alkategaiak elkarrizketa digitalak ematen. Egun horretan, Jose Joakin Etxaniz Azkoitia Bai-Elkarrekinen alkategaia izan zen herritarren galderak erantzuten. Asteartean, berriz, PSE-EEren Azkoitiko zerrendaburu Janire Igoaren txanda izan zen; hemen irakur daiteke haren elkarrizketa digitala. Atzo, berriz, Asier Altuna EH Bilduren alkategaia izan zen herritarren galderak erantzuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide