Joseba Sarrionandiarekin bere azken eleberriaz solasean aritu dira irakurle taldeko kideak

Andoni Elduaien 2023ko mai. 24a, 16:06
Atzoko saioan herritar ugarik parte hartu zuten. (Irakurle Taldea)

Joseba Sarrionandia idazlearen Lagun izoztua eleberriaz hitz egin zuten atzo Azkoitiko Irakurle Taldearen solasaldian. Hurrengo saioa irailean egingo dute, eta J.M. Coetzee hegoafrikarraren Lotsaizuna (Elkar) nobelaz hitz egingo dute.

Azkoitiko Irakurle Taldeak gonbidatuta, Joseba Sarrionandia idazle prestigiotsuarekin elkartu ziren taldeko irakurleak atzo, asteartea, Elkargunean. Idazle iurretarrak bere lehen eleberria, Lagun Izoztua, izan zuen hizpide taldekideekin batera. 19:00etan hasi zen hitzordua, eta Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak zuzendu zuen. Herritar ugari elkartu zen atzo Elkarguneko Oteiza aretoan.

Irakurle taldeak irailaren 19an egingo du hurrengo saioa, eta orduan, Jokin Zaitegi bekari esker Oskar Arana aramaioarrak euskaratutako J.M. Coetzee hegoafrikarraren Lotsaizuna (Elkar) nobelaz hitz egingo dute luze-zabal irakurle taldeko kideek, Elkarguneko Oteiza aretoan. Informazio gehiago jaso nahi duenak azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide