Bihar itxiko da Anaitasuna mendi bazkunak Talaia Bidera antolatutako ibilaldirako izen-ematea

Andoni Elduaien 2023ko mai. 24a, 14:47
Talaia Bidearen irudietako bat. (Bidasoa Turismoa)

Larunbatean egingo dute ibilbidea Talaia Bidean. Bidaia autobusez egingo dute parte hartzaileek, eta horretarako Lopetegi iturgintzan eman beharko da izena. Bihar amaituko da izen-emate epea.

Bihar, osteguna, itxiko da Anaitasuna mendi bazkunak Talaia Bidera antolatutako irteerarako izen-ematea. Datorren larunbatean, hilak 27, Talaia Bidearen zati bat egingo dute mendizaleek, ibilbidea Hondarribian hasi eta Pasai-Donibanen amaituz. Ibilbideak 21 kilometro ditu, eta 800 metroko desnibel positiboa.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek Lopetegi iturgintzan eman beharko dute izena. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek autobusez egin ahal izango dute bidaia Hondarribira. Hain justu, 08:00etan aterako da autobusa eta 17:00etan itzuli. Anaitasuna mendi bazkunako bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta gainerakoek, 14 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide