Zaintzari buruz hitz egin dute Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko mai. 24a, 09:27
Solasean artu ziren hitzaldiko bost lagunak elkarrekin. (Azkoitiko Udala)

Herritar ugari elkartu zen han mahaiaren bueltan elkartu ziren hizlarien esanak entzutera. Felix Arrietak, Juan Ramon Alberdik, Xabier Euzkitzek eta Bakarne Etxeberriak parte hartu zuten saioan.

Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatuta, Zaintzaren harira hizketan hitzaldia eskaini zuten atzo, asteartea, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 18:30ean hasi zen saioa, eta herritar ugari elkartu zen han mahaiaren bueltan elkartu ziren hizlarien esanak entzutera.

Felix Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Zaintzaren hariak liburuaren egilea, Juan Ramon Alberdi nahiz Xabier Euzkitze herritarrak eta Bakarne Etxeberria Hurkoa fundazioko Hauskor programaren koordinatzailea aritu ziren zaintzaren gaiari buruz solasean. Hitzaldia Txema Urrutiak bideratu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide