Udal eta foru hauteskundeak 2023

Janire Igoa: "Gure helburua herritarren arazo eta beharrei erantzutea izango da"

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 18:14
Janire Igoa, PSE-EEren Azkoitiko alkategaia. (Andoni Elduaien)

PSE-EEren alkategaiak Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 26, guztira. Bihar, Asier Altuna EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da, eta Ana Azkoitia EAJren alkategaiarena ostegunean. Herritarrek galderak bidal ditzakete oraindik.

Janire Igoa PSE-EEren alkategaia Maxixatzenen egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Igoak; guztira, 26 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, 16:00etan, Asier Altuna EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da, eta galderak hari bidaltzeko, honako lotura honetan dago aukera. Ostegunean, azkenik, Ana Azkoitia EAJren alkategaiak erantzungo ditu herritarren galderak. Azkoitiari galderak bidaltzeko aukera hemen dute erabiltzaileek.

Atzo, berriz, Jose Joakin Etxaniz Azkoitia Bai Elkarrekinen alkategaia izan zen herritarren galderak erantzuten. Loturan irakur daiteke bere elkarrizketa digital osoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide