Joseba Sarrionandia izango da Azkoitiko Irakurle Taldearen gaurko saioan

Ane Olaizola 2023ko mai. 23a, 14:58
Joseba Sarrionandia. (Ainhoa Iraola)

Sarrionandiaren lehen eleberri Lagun Izoztua jorratuko dute literatura zaleek gaur, 19:00etan, Elkargunean. Ondoren, udako oporretarako etena egingo du taldeak.

Azkoitiko Irakurle Taldeak hitzordu berezia du gaur, Joseba Sarrionandia idazle prestigiotsua izango baitu gonbidatu. Idazle iurretarrak bere lehen eleberria, Lagun Izoztua, izango du hizpide taldekideekin batera. 19:00etan hasiko da hitzordua, eta Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak zuzenduko du, baina oraingo honetan, Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira.

Maiatzeko saioaren ondotik, udako oporretako etena egingo du Azkoitiko Irakurle Taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide