Udal eta foru hauteskundeak 2023

Udal eta foru hauteskundeen jarraipena egingo du Maxixatzenek igandean

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 19:00

Webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Maxixatzenek egun osoan zehar. 20:00etatik aurrera, berriz, Azkoitiko emaitzen berri emango du, eta alkategaien nahiz alderdien erreakzioak ere bilduko ditu. Bozen biharamunean hauteskundeei buruzko egunkaria kaleratuko du Urola Kostako Hitzak.

Etzi, igandez, izango dira udal eta foru bozak, eta Maxixatzenek hauteskunde egunaren jarraipen berezia egingo du. Zehazki, webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Azkoitiko hedabideak egun osoan zehar. Gainera, 20:00etatik aurrera, emaitzen berri ere emango du, eta alderdien eta alkategaien erreakzioak ere bilduko ditu. Erlo telebistan ere ikusi ahal izango dira bozen eskualdeko herrietako emaitzak.

Biharamunean bozei eskainitako egunkari berezia kaleratuko du Urola Kostako Hitzak. Zortzi orriko egunkarian, herri guztietako emaitzen berri emango du, baita foru hauteskundeen gaineko datuak ere. Halaber, webguneetan informazio osagarria ere eskainiko du Maxixatzenek egun horretan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide