'Mi crimen' eta 'Esparta' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko mai. 24a, 08:54
'Sparta' filmaren irudietako bat. (Sparta)

Larunbatetik astelehenera bitartean emango dute helduentzako Mi crimen filma. Zinetogram taldeak antolatutako Sparta filmaren zineforuma, berriz, asteartean izango da. Asteburu honetan ere ez da haurrentzako filmik izango.

Larunbatetik asteartera bitartean Mi crimen eta Sparta filmak emango dituzte Baztartxon, biak helduentzako filmak. Mi crimen filma larunbatean nahiz igandean 19:30ean, eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute. Aldiz, Zinetogram taldeak antolatutako Sparta filmaren zineforuma astearteko 20:00etan hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Mi crimen filma:

Sparta filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide