Udal eta foru hauteskundeak 2023

Jose Joakin Etxaniz: "Herrian ilusioa sortu dugula dirudi"

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 17:17
Jose Joakin Etxaniz, Azkoitia Bai herri plataformaren alkategaia. (Andoni Elduaien)

Azkoitia Bai Elkarrekinen alkategaiak Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 34, guztira. Bihar, Janire Igoa PSE-EEren txanda izango da, Asier Altuna EH Bilduren alkategaiarena etzi, eta ostegunean, Ana Azkoitia EAJren alkategaiarena. Herritarrek galderak bidal ditzakete oraindik.

Jose Joakin Etxaniz Azkoitia Bai Elkarrekinen alkategaia Maxixatzenen egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Maxixatzen.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Etxanizek; guztira, 34 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, Janire Igoa PSE-EEren alkategaiaren txanda izango da; hura 15:30ean hasiko da herritarrek egindako galderak erantzuten. Hain justu, hemen egin ditzakete erabiltzaileek alderdi sozialistaren zerrendaburuarentzako galderak. Etzi, asteazkena, Asier Altuna EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da, eta galderak hari bidaltzeko, honako lotura honetan dago aukera. Ostegunean, azkenik, Ana Azkoitia EAJren alkategaiak erantzungo ditu herritarren galderak. Azkoitiari galderak bidaltzeko aukera hemen dute erabiltzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide