Nazioarteko IV. Aikido ikastaroa hartu du Azkoitiak asteburuan

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 22a, 10:13

Larunbatean eta igandean zehar hainbat saio egin dituzte Elkargunean, Lewis Bernaldo de Quiros maisuaren gidaritzapean. Euskal Herriko, Espainiako, Frantziako eta Danimarkako 35-40 lagunek parte hartu dute ikastaroan. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiote udalari nahiz Elkarguneari eskainitako laguntzagatik. 

Aikidoaren eskola bihurtu da Azkoitia joan berri den asteburuan; izan ere, Nazioarteko IV. Aikido ikastaroa egingo dute larunbatez eta igandez Elkargunean.

Traditional Aikido Europe erakundeko kideek antolatuta eta Azkoitiko Udalaren nahiz Elkargunearen laguntzarekin egin dituzte formakuntza saioak herrian, eta orotara Euskal Herriko, Espainiako, Frantziako eta Danimarkako 35-40 lagunek parte hartu dute ikastaroan. Lewis Bernaldo de Quiros maisuaren gidaritzapean egin dituzte saioak. Hain zuzen, larunbatean, Buki Waza ikastaroa egin zuten parte-hartzaileek, eta igandean Taijutsu ikastaroa. Lewis Bernaldo de Quiros Morihiro Saito senseiaren edo maisuaren ikaslea izan zen 1986tik 1993ra bitartean, Japoniako Iwama hirian.

Nazioarteko IV. Aikido ikastaroaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiote udalari nahiz Elkarguneari eskainitako laguntzagatik. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide