Maria Laguntzailearen mezak egingo dituzte gaurtik asteazkenera, Floreagan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 22a, 10:07
Floreagako elizan egingo dute meza. (J. Beristain)

Floreagako kaperan egingo dituzte gaur, bihar eta etzi Maria Laguntzilearen aldeko elizkizunak. Meza aurretik, arrosaria egingo dute 18:45ean hiru egunetan.

Gaurtik asteazkenera Floreagako salestar komunitateak martxan jarriko ditu berriz ere Maria Laguntzailearen ospakizunak. 19:00etan egingo dituzte mezak Floreagako kaperan. Aurrez, baina arrosarioa egingo dute han, 18:45ean hasita. Asteazkenean, gainera, oparien zozketa egingo dute mezaren ondoren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide