Kodaoreko judokek beraien abileziak erakutsi dituzte plazan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 21a, 09:04

Kodaore judo elkarteko kideek erakustaldia eskaini zuten atzo, zapatua, herriko plazan. Judoko teknikak eta abileziak eskainiko zizkieten eskolako kideek herritarrei, zenbait beroketa-jolas egin ondoren.

Kodaore judo klubeko kideek erakustaldia eskaini zuten atzo, zapatua, plazan. 19:00etan hasi zuten saioa, eta eskolako kideek nahiz ordezkariek ikasturtean zehar ikasitako teknikak eta abileziak erakutsi zituzten herritarren aurrean. Guraso eta herritar ugari elkartu zen plazan, eta txalo artean hartu zituzten txikienek eta gaztetxoek egindako mugimenduak.

Iazko irailean eskaini zuten Balda plazan azken saioa, orduan ikasturtea hasi aurretik. Izan ere, aurten hasi dira herrian judo eskolak ematen. Horietan izena emateko edota saioei buruzko informazioa jasotzeko, 634 43 47 45 telefono zenbakira deitu behar da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide