Kodaore judo klubak erakustaldia egingo du bihar, plazan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 19a, 14:03
Judo erakustaldi bateko irudia. (Alberto Beloki)

19:00etan hasiko da Kodaore judo elkarteko kideen saioa. Judoko teknikak eta abileziak eskainiko dizkiete herritarrei.

Kodaore judo klubeko kideek erakustaldia eskainiko dute bihar, zapatua, plazan. 19:00etan hasiko da saioa, eta elkarteko kideek azken ikasturtean ikasitako teknikak eta abileziak erakutsiko dituzte herritarren aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide