2.200 janari kilo bilduta, eskertuta agertu da Azkoitiko Elikagaien Bankua

Andoni Elduaien 2023ko mai. 18a, 15:03
Elikagai Bankuko kideek egindako produktu bilketa bateko irudia. (Artxiboa)

Elikagaien Bankuak herriko supermerkatuetan jarri zituen bilketa guneak joan den ostiralean eta zapatuan. Era berean, bonu bidez laguntzeko aukera ere izan dute herritarrek. Azkoitiko Elikagaien Bankuak herritarrek egindako dohaintzak eta ekarpenak eskertu ditu.

Azkoitiko Elikagai Bankuko kideek janari bilketa handia egin zuten herriko zenbait supermerkatutan, joan den astean. Guztira, 2.200 kilo janari eta 2.600 euro inguru bildu zituzten Eroski eta BM supermerkatuetan.

Herriko Elikagai Bankuko kideek beraien esker ona adierazi diete kanpainan parte hartu duten herritarrei. Era berean, kanpainan lagundu duten boluntarioek egindako lana eskertu dute. Guztira, 30 bat boluntarioek parte hartu dute kanpainan.

Janari bilketarekin batera, dohaintzak egin ahal izan dituzte azkoitiarrek. Hain justu, Elikagai Bankuko kideek nabarmendu dute oraindik irekita jarraitzen duela dohaintza egiteko aukerak; izan ere, azpimarratu dute ekarpen gehiago behar direla. Hori horrela, laguntza eman nahi dutenek Elikagai Bankuarekin jarri beharko dute harremanetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide