Udal eta foru hauteskundeak 2023

Jose Ignacio Asensio (PSE-EE): "Gizarte anitza errespetatu nahi dugu, hau ez da batzuek dioten moduan abertzaleen arteko borroka bakarrik"

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 21:00

Mireia Galarza Bastida UKTko kazetariak foru bozetarako hautagaiak elkarrizketatu ditu, eta haiei egindako elkarrizketak ikusgai izango dira egunotan. PSE-EEko Jose Ignacio Asensio da hirugarren elkarrizketatua.

Gerturatzen ari dira maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak, eta ohi bezala, Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean hainbat saio prestatu dituzte foru bozak landu eta herritarrei informazioa eskaintzeko. Besteak beste, foru bozetarako hautagaiei, Eider Mendoza (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Jose Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Etxebeste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (Alderdi Popularra), elkarrizketak egin dizkie Mireia Galarza UKTko kazetariak. Jose Ignacio Asensio PSEE-EEko ahaldungaia da hirugarren elkarrizketa. 

Gainerako hautagaiei egindako elkarrizketak ere ikusgai izango dira honako egun eta orduetan:

  • Maiatzak 18, osteguna: 21:00etan, Maddalen Iriarte (EH Bildu)
  • Maiatzak 19, ostirala: 21:00etan, Eider Mendoza (EAJ)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide