Orioko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Ane Olaizola 2023ko mai. 17a, 10:47
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean Azkoitian egindako elkarretaratze bat.

Azkoitiko Udalak deituta, atzo Orion izandako hilketa matxistaren "gaitzespenik irmoena" adierazteko bost minutuko isilunea egingo dute herriko plazan.

Orion atzo, asteartez, jazo zen hilketa matxista "irmo" gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Udalak biharko. 12:00etan, bost minutuko isilunea egingo dute herriko plazan, biktimaren familiari eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi zuenez, 47 urteko gizonezko batek bere bikotekide ohia hil zuen atzo arratsaldean Orion, parke baten ondoan. Gizonezkoak arma eraman zuen hitzordura, manipulatutako eskopeta bat, 50 urteko biktimari aurrez aurre egin zion tiro, eta gero bere buruari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide