Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du bihar

Andoni Elduaien 2023ko mai. 17a, 09:30
EH Bilduk zerrenda aurkeztu zuen eguneko irudia. (Andoni Elduaien)

Asier Altuna alkategaiak eta Oihana Etxebarrieta EH Bilduren legebiltzarkideak nahiz koalizioaren feminismo idazkariak parte hartuko dute. Ekitaldia 19:00etan egingo dute, herriko plazan. 

Azkoitiko EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpainako ekitaldi nagusia egingo du bihar, osteguna. EH Bilduren Asier Altuna alkategaiak eta Oihana Etxebarrieta EH Bilduren legebiltzarkideak nahiz koalizioaren feminismo idazkariak parte hartuko dute ekitaldian.

19:00etan egingo dute ekitaldia, herriko plazan. Dena den, koalizioak jakinarazi du bihar euria egingo balu, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dutela ekitaldia, ordu berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide