Udal eta foru hauteskundeak 2023

Alkategaien mahai ingurua izango da maiatzaren 16an

Erredakzioa 2023ko mai. 12a, 09:21

Ana Azkoitiak (EAJ), Asier Altunak (EH Bildu) eta Jose Joakin Etxanizek (Azkoitia Bai Elkarrekin) parte hartuko dute solasaldian. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da, 18:30ean hasita. Imanol Elezgarai kazetariak gidatuko du saioa, eta amaieran, herritarrek galderak egiteko tartea izango dute. UKTk zuzenean emango du saioa.

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk, eta horien atariko moduan, herriko alkategaiekin mahai ingurua antolatu du. Maiatzaren 16an, asteartez, izango da saioa, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 18:30ean.

Ana Azkoitiak (EAJ), Asier Altunak (EH Bildu) eta Jose Joakin Etxanizek (Azkoitia Bai Elkarrekin) parte hartuko dute solasaldian; aldiz, PSE-EEren hautagai Janire Igoa eta PPren Fernando Aguilar-Galindo ez dira bertan izango, nahiz eta hedabide honen gonbidapena jaso duten. Mahai ingurua gidatzeaz eta moderatzaile lanak egiteaz, berriz, Imanol Elezgarai kazetaria arduratuko da. Hiru hautagaiei herriari lotutako hainbat gai jarriko zaizkie mahai gainean, eta ikus-entzuleek haiei galderak egiteko aukera izango dute solasaldiaren amaieran.

UKT-k saioa streaming bidez zuzenean emango du, eta Erlo Telebistan zein webgune honetan izango da ikusgai. Hurrengo egunean, grabatutako bideoa ere ikusgai izango da Maxixatzen.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide