Gaur amaituko dituzte Trenbidearen Zumardiko asfaltatze lanak

Ane Olaizola 2023ko mai. 3a, 10:51
Trenbidearen Zumardiko errepidea, asfaltatzen. (Azkoitiko Udala)

Astearteaz geroztik, Asfaltos Urretxu enpresa Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tartean aritu da errepidea asfaltatzen. Lanak amaitzean, Julio Urkixoko eta Trenbidearen Zumardiako errepidea pintatzen hasiko dira.

Azken egunetan herriko hainbat eremu asfaltatzen ari da Azkoitiko Udala, eta erakundeak jakinarazi duenez, gaur, asteartez, amaituko ditu Trenbidearen Zumardiko lanak. Astearteaz geroztik, Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tartean aritu dira errepidea asfaltatzen; Aizkibel liburutegiaren paretik Trenbidearen Zumardian dagoen Geltoki tabernaren atarira artean, zehazki. Asfaltatze lanak amaituta, pintaketa lanekin hasiko dira Julio Urkixon zein Trenbidearen Zumardian. Horrez gain, Madariagako eta Otzolarreko baserri bideak ere asfaltatuko dituzte.

Asfaltos Urretxu S.L. enpresa ari da lan horiek egiten, eta 229.531,14 euroko aurrekontua dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide