Pintxo potea ingelesez egiteko azken saioa, bihar

Andoni Elduaien 2023ko mai. 3a, 15:30
Gaztanenea jauregian dago Hizkuntza Eskola. (Alex Berasategi)

Saioan parte hartu nahi duenak 19:30erako Hizkuntza Eskolara agertu beharko du. Zumaiako bizilagun Leonard Paul Bux irlandarrak zuzenduko du biharko azken saioa.

Bihar, osteguna, Chit Chat Bar Hop egitasmoaren azken saioa egingo dute; pintxo potea ingelesez egiteko azken juntadizoa, alegia. Ingelesezko ahozko komunikaziorako trebetasunak hobetu nahi dituzten pertsonak elkartzea eta hizkuntza hori praktikatzea da egitasmoaren asmoa, eta antolatzaileek gogoratu dute saioak irekiak zein doakoak izango direla.

Bihar, beraz, ingelesa praktikatu nahi duen orok parte hartu ahal izango du pintxo potean. Parte hartzeko, 19:30erako Hizkuntza Eskola —Gaztanenea jauregia— kanpoaldera agertzea nahikoa izango dute herritarrek; han elkartuko dira partaideak. Zumaiako bizilagun Leonard Paul Bux irlandarrak zuzenduko du biharko azken saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide