Urola eskubaloi taldearen partidak izango dira larunbatean Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko mai. 4a, 08:48
Urolaren gazte mailako taldea. (Otamotz)

Urola Eskubaloia taldearen bi partida ikusi ahal izango dira zapatuan, Elkarguneko kantxa nagusian. Goizean, gizonen gazte mailako partida jokatuko dute, eta arratsaldean, emakumeen senior mailakoa.

Etzi, larunbata, eskubaloi partidak ikusteko aukera izango da Elkarguneko kantxa nagusian. Zumarragako (Gipuzkoa) Urola eskubaloi klubeko bi talderen partidak izango dira han, bata goizez, eta bestea, arratsaldez.

11:00etan, Urolaren gizonen gazte mailako taldeak Hernaniren aurka neurtuko ditu indarrak. 16:00etan, berriz, Urolaren emakumeen senior mailako taldeak Aiala Zarautzen aurka jokatuko du partida. Azkoitiko Munoaundi nahiz Zumarragako (Gipuzkoa) Urola eskubaloi kluben eta Azkoitiko Udalaren arteko elkarlanaren ondoren jokatuko dituzte partidak Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide