Zein da 'drote' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko api. 28a, 08:47

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'zastaie' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'drote' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Drote! hitza erabiltzen da Azkoitian aide! edo ospa! esateko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Drote hemendik, beti gaiztokexen ai zea ta!".
  • Euskara batuan: "Ospa hemendik, beti gaiztakeriatan ari zara eta!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide