Maxixatzenen zozketak

Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko api. 24a, 11:00
Elkar argitaletxearen eskutik zozkatuko ditu Maxixatzenek liburuak.

Atzo, igandea, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketak Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Atzo, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hori aitzakia hartuta, Maxixatzenek liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du Maxixatzenek. Guztira, lau liburu zozkatuko dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

Liburuen zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide