'Piztu Herrixe!' erosketa bonuak salduko dituzte bihar, Kontzejupean

Andoni Elduaien 2023ko api. 23a, 10:13
'Piztu Herrixe!' kanpainako erosketa bonuak. (Herrixen)

Azkoitiko Udalak eta Herrixen elkarteak, guztira, 666 erosketa bonu atera dituzte salmentara apirilean, eta horietatik 200 jarri zituzten online salgai. Bihar, astelehena, aurrez aurre salduko dituzte bonuak, Kontzejupean.

Herrixen merkatari elkarteak eta Azkoitiko Udalak 666 erosketa bonu jarri dituzte salgai Piztu Herrixe! kanpainaren barruan, eta herritarrek joan den astelehenaz geroztik dute horiek Internetez online eskuratzeko aukera.

Bihar, baina, erosketa bonuak aurrez aurre erosteko aukera izango dute herritarrek. Kontzejupean jarriko dute bonuen salmenta mahaia. Goizez, 10:00etatik 13:00etara eskuratu ahal izango dira bonuak, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara artean. Guztira, 466 bonu jarriko dituzte bihar herritarren esku.

Bonu bakoitzak 30 euro balioko du, eta haren balioa 60 eurokoa izango da; hau da, hamar euroko sei txartel jasoko dituzte herritarrek beste horrenbeste sektoretan maiatzaren 31ra bitartean trukatzeko. Ohi bezala, koloreka banatu dituzte bonuak, saltokiak bereizteko. Gainera, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan koloretako kartel bana agertuko da, bezeroak bertan erabili dezaketen bonua zein den ahalik eta lasterren identifikatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide