Maxixatzenen zozketak

Pagoeta Fest jaialdirako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2023ko api. 18a, 09:06

Pagoeta Fest jaialdia datorren ostiraletik igandera bitartean izango da Aiako Zingira kanpinean, eta Maxixatzenek larunbaterako bi sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute astebururako Aiako Zingira kanpinean, ostiraletik igandera bitartean. Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko ditu topaketak, eta horretarako familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte.

Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.

Maxixatzenek larunbateko ekitaldiez gozatzeko sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman beharko da izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 41 da.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide