Azkoitia Esperientzia egitasmoaren sariak banatu ditu Herrixenek

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 14a, 14:31

Martxoaren 13tik 30era bitartean herriko saltokietan erosketak egin eta beren izena eman dutenek hiru esperientzia bikoitzen zozketan parte hartu ahal izan dute.

Azkoitia Esperientzia izenarekin, hiru esperientzia bikoitz zozkatu ditu Herrixen merkatarien elkarteak martxoaren 13tik 30era bitartean herriko saltokietan erosketak egin eta beren izena eman dutenen artean.

Beatriz Pozo Dekorazioan, Grieta arropa dendan eta Liroa fisioterapia eta osteopatia zentroan banatu dituzte hiru sariak, eta hiru irabazleek jaso dituzte dagoeneko.

Bi lagunentzako gosaria, bi lagunentzako estetika zein ongizate tratamendua, produktuak erosteko 200 eurokobonua eta bi lagunentzako bazkaria edo afaria eskuratu ditu zozketako saridun bakoitzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide