Zein da 'errendiu' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 08:44

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'afana' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'errendiu' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Errendiu hitza bi modutara erabiltzen da Azkoitian: batetik, norbait lasaitu dela esateko, eta bestetik, norbait edo zerbait kontrolatu dela esateko.

Adibidez, honela erabili ohi da 'lasaitu' esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Notizixe aittu ta gero noizko errendiu!".
  • Euskara batuan: "Albistea entzun eta gero noizko lasaitu!".

Bestalde, honela erabili ohi da 'kontrolatu' esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ume hau ezin errenditute ibiltze naun".
  • Euskara batuan: "Ume hau ezin kontrolatuta ibiltzen naun".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide