Azkoitiarren doinuak

Felix Azurmendiren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko api. 12a, 09:30
Felix Azurmendi erretorea Urrategin meza zuzentzen. (Ibon Errazu)

Felix Azurmendi Azkoitiko erretorea da, eta hura da Azkoitiarren doinuak serieko 25. protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Aurtxoa seaskan (Abesti herrikoia): "Txikitako oroimenean, umea nintzeneko oroimenean dut gordeta abesti hau; izan ere, nire amona entzun nuen abesten haurra nintzen batean".
  • Haur eder baten bila (Abesti herrikoia): "Eguberri garaikoa da abesti hau. Nire gurasoak Zegamakoak [Gipuzkoa] ziren, eta Gabonetan askotan joaten ginen Zegamako baserrira. Umea nintzela, beste batzuekin batera, baserriz baserri joaten ginen kantuan. Oroimen hori ere ondo gordeta dut".
  • Aitorren hizkuntz zaharra (Ziriako Andonegi): "Gaztea nintzela, frankismo garaian, hemengo giro politikoaren bueltan gazteok abesten genuen kantuetako bat da. Euskararen aldeko abestia da, inondik inora".
  • Kalera, kalera (Imanol Urbieta eta Josu Txapartegi): "Eguberri inguruan presoen aldeko ekintzak egoten ziren, eta abesti hau kantatzen genuen. Gazte denborako oroimenetako bat da".
  • Azken Afariaz gero Jauna (Juan Mari Lekuona): "Eliz giroko kantu bat ere hautatu dut. Oso gustukoa dut abesti hau ere".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide