Eskola kiroleko eta federatuen Gipuzkoako Karate Txapelketa jokatuko dute igandean Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko mar. 31a, 14:56
Elkargunean jokatutako karate txapelketa bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Igandean, 09:30ean hasiko da karate txapelketa Elkarguneko kantxa nagusian. Guztira, 80 karateka inguru elkartuko dira, eta horiek Euskadiko Txapelketara sailkatzea izango dute helburu.

Etzi, igandea, eskola kiroleko eta federatuen Gipuzkoako Karate Txapelketa jokatuko dute Azkoitian. 09:30ean hasiko da lehia Elkarguneko kantxa nagusian. Guztira, 80 bat karateka elkartuko dira Elkargunean, eta Gipuzkoako zonakako probak jokatuko dituzte. Partaideen artean izango dira Azkoitiko Kanku karate eskolako zenbait lagun ere.

Hain zuzen, Gipuzkoako Karate Txapelketaren aurretiazko faseko lehiak jokatuko dituzte herrian; izan ere, Azkoitiko lehen faseko neurketen ondoren, Gipuzkoako karateka onenek Euskadiko Karate Txapelketa jokatuko dute, Legazpin (Gipuzkoa).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide