Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Oskarbi taldearen eta Iraurgi abesbatzaren kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mar. 30a, 15:00
Iraurgi abesbatzako kideak, Baztartxoko emanaldi batean. (Nerea Uranga)

19:00etan hasiko da larunbatean Baztartxon kontzertua. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Oskarbi taldeak eta Iraurgi abesbatzak kontzertua eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Lurdes Jauregi eta Nerea Larrañaga bazkideek irabazi dituzte larunbateko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete 5 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide