Aretxabaleta abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean, parrokian

Andoni Elduaien 2023ko mar. 31a, 10:00
Aretxabaleta abesbatzako kideak, Loiolan. (Aretxabaleta abesbatza)

Igandeko kontzertuan musika liturgikoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 18:30ean hasiko da emanaldia, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan.

Etzi, igandea, Aretxabaleta abesbatzak kontzertu sakratua eskainiko du Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 18:30ean hasiko da emanaldia. Jose Luis Frantzesena organista izango du abesbatzak bidelagun. Aldiz, Mari Carmen Etxeandia, Maider Garay eta Mariatxen Urkia arituko dira bakarlari lanetan.

40 urtetik gorako ibilbidea du Aretxabaleta abesbatzak. 1979. urtean sortu zen Aretxabaletan (Gipuzkoa), eta 80ko hamarkadan hasi zen taldea kantu gregorianoan espezializatzen. Igandeko kontzertuan musika liturgikoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide