Dislexiaren inguruan hitz egin du Inga Segurolak Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko mar. 30a, 08:55
Segurola, azalpenak ematen. (Argazkiak: Dislegi)

19:00etan eskaini zuen Segurolak hitzaldia Elkargunean. Herritar ugari elkartu zen aretoan, eta Dislegi elkartearen Debabarreneko delegazioaren presidentearen eskutik dislexia sakonago ezagutzeko baliatu zuten tartea.

Inga Segurola Dislegi elkartearen Debabarreneko delegazioaren presidenteak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Hain justu, dislexia zer den, eta haren aurrean zer egin eta nola landu azaldu zuen azpeitiarrak herritarren aurrean.

Era berean, Segurolak dislexiak sor ditzakeen erronken inguruan ere hitz egin zuen. Dena den, azpimarra berezia egin zuen formakuntzan. Segurolaren esanetan, formakuntzak bermatzen du dislexia duten ikasle guztiek "hezkuntza eraginkorra" jasotzea, eta dislexia izateagatik zigortuak ez izatea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide