Euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, plazan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 30a, 08:53
Plazan egindako elkarretaratze bateko irudia. (Azkoitiko Sare)

19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete Azkoitiko Sare Herritarreko kideek.

Bihar, ostirala, martxoko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak, 19:30ean. Ohi bezala, herriko plazan mobilizatuko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide