Maxixatzenen zozketak

Oskarbi taldearen eta Iraurgi abesbatzaren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 11:59
Iraurgi abesbatzako kideak, Baztartxoko emanaldi batean. (Nerea Uranga)

19:00etan hasiko da bi taldeen emanaldia, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, apirilak 1, Oskarbi taldeak eta Azkoitiko Iraurgi abesbatzak kontzertua eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide