Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketak hartuko du Floreaga larunbatean

Ane Olaizola 2023ko mar. 22a, 09:51

52. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko dute larunbat arratsaldean Floreagako bolatokian, eta inguruko klubak lehiatuko dira han. 

Joan den martxoaren 11tik, abian da 52. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketa, eta datorren larunbatean, hilaren 25ean, hirugarren jardunaldia jokatuko dute Azkoitian. Ohi bezala, Floreagako bolatokian elkartuko dira jokalariak, eta 17:00etatik aurrera, inguruko hainbat herritako klubak lehiatuko dira han.

Guztira, 12 jardunaldi izango ditu Gipuzkoako bolo lehiak, eta ekainaren 10ean, larunbatez, izango da azken tiraldia, Azpeitian. Gainera, Garmendipeko bolatokian jokatuko duten jardunaldi horretan Lehendakari Saria ere banatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide