Imanol Arizmendik irabazi du II. Pepino Herria Saria txirrindularitza proba

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 20a, 08:00

85 kilometroko ibilbidea egiteko bi ordu, bederatzi minutu eta hamahiru segundo behar izan ditu azkoitiarrak.

Larunbatean, Espainiako Toleko probintziako Pepino herrian, II. Pepino Herria Saria txirrindularitza proba jokatu zuten, eta Imanol Arizmendi azkoitiarra izan zen helmugaratzen lehena. 85 kilometroko ibilbidea egiteko bi ordu, bederatzi minutu eta hamahiru segundo behar izan zituen. Aurreneko 11 txirrindulariak denbora bera eginda sartu ziren helmuga puntura, baina garaikur nagusia azkoitiarrarentzat izan zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide